Iruñerriko langabetuon asambladak honako hau proposatzen dizue: langabezian 45.000 lagun dauden bitartean banketxe eta enpresariak etekin izugarriak izatea ahalbidetzen duen sistema hau salatzeko bururatzen zaizuen ekintza oro egitea. Krisia ez genuen guk sortu, baina ordaintzen ari gara; euren aberastasuna geure miseria!
Langile duintasunaren parte izatera gonbidatzen zaituztegu. Gurearen defentsan, geure iriaren defentsan aritzera. Langabezia eta prekarietatearen kontra, ordu extren kontra, lan istripuen kontra... antolatu eta borrokatzea proposatzen dizuegu. Jar diezaiogun izena gu zanpatzen ari den sistemari: kapitalismoa. Sala dezagun gutxi batzuei (banketxeak, multinazionalak, armada, erret etxea, eliza...) mesede egiten dien sistema, jendartearen gehiengoa gero eta baldintza kaxkarragoetan biziraun behar dugun bitartean.
Ongi ordaindutako lana, etxebizitza duina edota zerbitzu publikoak jasotzea,, paperean baino ez dauden eskubideak dira. Errealitatea zera da, gure nahiz gure inguruko jende askoren lan baldintzak ez dira inolaz ere geure seme-alabei oinordekotzan uztea gustatuko litzaigukeenak.
Data honetan, maiatzaren lehenean, geure aldarrikapenen zilegitasuna berretsi nahi dugu. Gutxiago lan dadila exijitzen dugu, guztiok lan egin dezagun. 35 orduko lan-astea eta erretiro adina aurreratzea bi urrats garrantzitsu lirateke norabide onean. Geure aldarrikapenak berretsi ete geure egoeran dauden gainontzeko lagunengana ahiz Iruñerriko jende solidarioarengana helarazi nahi diegu.
Altxa dezagun, guztion artean, guztiok amesten dugun eta behar dugun jendarte solidarioa.
Zabal ezazu borrokarako deia zeure auzoan, zeure lanean, zeure koadrilan; har ditzagun kaleak. Langabeziara, prekarietatera eta azken batean miseriara kondenatzen gaituzten horien amets gaiztorik gaiztoena izan gaitezen.
MAIATZAK 3, 19:00etan, BATZAR IREKIA GAZTELU PLAZAN.
IRUÑERRIKO LANGABETUON KOLEKTIBOA
No hay comentarios:
Publicar un comentario